XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

I. 1. TAULAREN AZTERKETA

I.l. Nola antzeman kostuetan liderra zein izan daitekeen

I.1.1. Enpresa bakoitzak saldutako unitateen totala (datu historikoa) esperientzi kurban aurreratuago zein dagoen antzemateko adierazle ona da.

Gehiena saldu duenak gehiena fabrikatuko zuen eta ondorioz, aurreratuagoa egongo da esperientzi kurban.

I.1.2. Eskala-ekonomiak nork lortu ahal izan dituen ezagutzeko ondokoa egin beharko duzu:

Gogoratu lehenengo eskala lortzera iristeko gutxi gora-behera 700.000 unitate ekoiztea lortu behar dela.

Urtean behin enpresa bakoitzak saldutako unitateen datua ezagutuko duzu.

700.000 unitate baino gehiago saltzea lortzen duen enpresak eskala-ekonomia benetan lortu duela jakingo dugu (hori bai, 700.000 unitateko ahalmena ezarrita edukita unitate-kopuru txikiagoa saltzen ari den enpresa bat egon daiteke, beraz ez dugu antzemango. Baina ez zaitez kezkatu, ahalmena guztiz ez erabiltzeagatik garesti ordaintzen arituko da eta).

Bestalde, bigarren eskala lortzeko 1.200.000 unitate/urtean inguruko tamaina lortu behar da.

Aurreko kasuan bezala, saldutako unitateen datuak erakutsiko digu eskala-ekonomia zein enpresak lortu duen. Gainera, enpresa hau lorturiko eskala-ekonomiez efizienteki baliatzen ariko da.

I.1.3. Salmenten errentagarritasuna